INFO

Rock Maratoia Bilborock aretoan

Udalak sustatutako Let`s jo! ekimenaren baitan, Bilboko musika talde hasi berriek kontzertua eskainiko dute larunbatean Bilborock aretoan.

Let's jo ekimenak antolaturiko kontzertuak.

Bilborockeko entsegu lokaletan jardun ohi duten hamar bat talde taula gainera igoko dira larunbatean.

20.00etan hasiko dira kontzertuak eta hurrengo taldeak joko dute: Erruki Barik, Lehen Taldea, Stand For Nothing, Spaghetti & los Western, Los chivatos de Ana Frank, Mirror of Truth, Humanity Baskaf, Zatika eta Fiambre.