INFO

Audientzia Nazionalean deklaratzera deitu dute Andoni Seijo Lekeitioko EH Bilduko zinegotzia

Lekeitioko Udalean EH Bilduko zinegotzi den Andoni Seijo Audientzia Nazionalean deklaratzera deitu dute Andoni Gabiola «Toñua» preso politikoa eta haren familiari egindako harreragaitik.


Ostiral honetan jakin du Lekeitioko EH Bilduren taldeak herrian zinegotzi den Andoni Seijo Audientzia Nazionalean deklaratzera deitua izan dela. Bihar, astelehenez, deklaratu beharko du, goizeko 11.00etan.

Andoni Gabiola «Toñua» preso politikoari eta bere familiari egindako harrerarengatik eman beharko ditu azalpenak Seijok. Horren harira, Lekeitioko EH Bilduk uste du badela garaia «gatazka politikoa gainditzeko urratsak eman eta jazarpen logiketatik ateratzeko».

Era berean, gogor salatu du Madrildik «oraindik ere herri honen gainean egiten den jazarpena. Uste dugu zentzugabeko auzi hau hainbat arinen geratu beharko litzatekeela bertan behera».