INFO

Barçaren kalitateak eta Athleticen akatsek ezinezko egin dute Camp Noutik zerbait ateratzea (3-0)

Athletic lehiatzera irten da Camp Noun, eta minutu askotan Barçari aurre egin arren, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da azkeneko emaitzan. Barçaren areara gerturatzean ez dute asmatu bizkaitarrek, eta aldiz, defentsan erreztasunak eman dituzte. (Partidak utzitako zenbakiak).

Yeray gaur itzuli da berdeguneetara. (Lluis GENE / AFP)

Minutu askotan zehar ez da gaizki aritu Athletic, baina baloia bi ateetara gerturatzean huts egin dute Valverderen gizonek. Ez da Barçaren partidarik onena izan, eta txuri-gorriak lehiatu egin dira hasiera-hasieratik. Hala ere, diferentzia handia izan da azken emaitzan.

Kikildu gabe borrokatzera irten dira bizkaitarrak, eta horren emaitza izan da bigarren minutuan Raul Garciak izan duen aukera. Area barruan buelta eman eta bere jaurtiketa zutoinera joan da. Gertu izan du gola, baina asmatu ez. 11. minutuan Williamsek ere bere buruan izan du Athletic aurrertik jartzea, baina errematea kanpora joan zaio.

Eta Barçaren aurrean ezin da barkatu. Jokalari handiak ditu eta gaur orain arte oso itzalean ibili den Alcazarrek ireki du markagailua. 18. minutuan egin du Barçarekin ligan sartu duen lehen gola, Neymarren jokaldi on bat eta gero.

Gol bakarreko aldearekin euskal herritarrek ez dituzte besoak jaitsi, baina 40. minutuan Messik gola egin eta gero, dena aldatu da. Ohituta gaude Messiren gol ederrak ikustera falta jaurtiketan, baina gaur meritua berea baino, Gorka Iraizozena izan da, akats handia egin du-eta.

Gol honek pisu handia izan du bigarren zatian eta biak ala biak lasaiago zelairatu dira. Hala ere, 67. minutuan Aleix Vidalek hirugarrena egin du kontraeraso azkar batean. Barçak ez du presio gehiagorik egin, eta Athleticek bere gola bilatu duen arren, ez du oso aukera garbirik izan. 

Bestalde, Yeray gaurko partidan itzuli da berdergune batera.