Urtzi Etxeberria euskal preso politikoa Uzercheko espetxetik atera da lau urteren ondoren
Urtzi Etxeberria donostiarra aske geratu da gaur arratsaldean Uzercheko espetxetik atera eta gero, Etxeratek jakinarazi duenez. Lau urte eman ditu espetxean.
NAIZ
Urtzi Etxeberria euskal preso politiko donostiarra aske geratu da. Duela lau urte izan zen atxilotua eta gaur arratsaldean atera da Uzercheko espetxetik.