Ibon Iparragirre Alcala Mecoko espetxetik atera dute
Ibon Iparragirre preso ondarroarra Alcala Mecoko espetxetik atera zuten atzo arratsaldean, baina senideek ez dakite nora eraman duten.
NAIZ
ONDARROA
Ibon Iparragirreren senideek beste preso baten senitartekoen bidez jakin dute ondarroarra atzo arratsaldean atera zutela Alcala Mecoko espetxetik, ‘Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza’k jaso duenez.
Iparragirreren aitaren egoera «oso kritikoa» da eta Euskal Herrira ekar dezaten baimena eskatu zuen joan zen astean euskal presoak. Senideek uste dute hori izan daitekeela lekualdatzearen arrazoia eta Euskal Herrira bidean egon daitekeela, baina ziurtasunik ez dute. Atzo arratsaldean espetxetik atera zutela besterik ez dakite, eta deiren bat jaso arte itxaron behar dute, agerkari horren arabera.