Gazte Asanbladen sarea aurkeztuko dute 7Katun
Larunbat arratsaldean Bilboko Gazte Asanbladen Sarea aurkeztuko dute Alde Zaharreko 7Katu gaztetxean.
NAIZ
Martxoaren 11an, larunbata, Gazte Asanbladen Sarea aurkeztuko dute 7Katu gaztetxean. Arratsaldeko 19.00etan kalejira musikatua egingo dute Alde Zaharretik eta 21.00etan egingo dute aurkezpena. 22.00etatik aurrera musika izango da Akerjenbe Sound Sistema taldearekin.
Bilboko gazte asanblada, gaztetxe eta eragile ezberdinak biltzea izango du helburu larunbatean aurkeztuko duten mugimenduak.