INFO

Arrotxapean margoketa faxistak egin dituztela salatu dute

Berriz ere Iruñerrian margoketa faxistak agertu dira. Oraingo honetan, Arrotxapea auzoan izan dira eta Real Madrileko zaleen Ultrassur taldearen sinadura daramate. Era berean, pegatinak ere agertu dira «Nafarroa Espainia da» bezalako esaldiekin.

Ultrassur talde ultraeskuindarraren margoketa Arrotxapean. (@Ahotsainfo)

Margoketa faxistak salatu dituzte beste behin Iruñerrian. Ahotsa.info atariak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, Arrotxapea auzoan agertu dira gaurkoan margoketak. Bertan Real Madril futbol taldeko zale ultraeskuindarren Ultrassur taldearen margoketak agertu dira.

Margoketetaz gain, pegatinak ere badira. «Nafarroa Espainia da» edo «Basta de agresiones abertzales» bezalako esaldiak irakur daitezke ikur faxistekin batera.