INFO

Manifestazioa «Ez arrazismorik, ez bazterkeriarik» lelopean

Martxoaren 21ean, arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da, SOS Arrazakeriak arratsaldeko 19.30etan Arriaga plazatik aterako den manifestazioa antolatu du. Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak bat egin du mobilizazioarekin.


SOS Arrazakeriak deitutako manifestazioarekin bat egingo duela adierazi du Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Komunikabideetara bidalitako oharrean azaltzen duenez, arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako manifestazioan parte hartuko dute, «austeritate-politiken eta politika arrazisten kontra, pertsonak pobretzen, gorrotoa ereiten eta ultraeskuineko aukera politikoak sendotzen dituztelako».

19.30etan Arriaga plazan hasiko da mobilizazioa.