Montevideotik Korrikara
Lua Zoin eta bere amona Sara Salterain uruguaitarrak bihar ailegatuko dira Euskal Herrira. Korrikan parte hartzeko xedez zeharkatu dute itsasoa, eta, bide batez, arbasoen jaioterria den Leintz Gatzagan elkartuko dira familiako beste hainbat kiderekin.
Amona zein biloba Montevideon jaio diren arren, presente dute haien arbasoek Euskal Herriarekiko eta euskararekiko zuten maitasuna. Atlantikoaren beste aldean, maitasun horri eutsi egin diote belaunaldiz belaunaldi, eta, orain, euskararekin bat egin eta Euskal Herria ezagutzeko gurera datoz.
Gaur igoko dira hegazkinera Montevideon eta bihar dira Bilbora iristekoak. Abadiño, Gernika eta Donostia ezagutu ostean, arbasoen sorterri zen Leintz Gatzagan izango dira. Eta, noski, apirilaren 9an, ez dute Iruñako hitzordua galduko.
Goiena atari digitalean zein telebistan izan dugu salteraintar familia honen berri.
De Uruguay a Leintz Gatzaga a pregonar la korrikahttps://t.co/I7zb1Zybcs vía @gatzagagoiena @debagoiena @korrika @ENPLEGUA @Gorosarri pic.twitter.com/7QQBMTQ6Wp
— Gatz Museoa Leintz (@gatzmuseoa) 2017(e)ko martxoak 25