INFO

Basque Fest jaialdia, 200 jarduera inguru Aste Santu kultural eta gastronomikoan

Bilboko Udalak hiritarrentzat zein turistentzat erakargarria den programa osatu du. 200 jarduera inguru antolatuko dira apirilaren 12tik 16ra bitartean gastronomia, dantza, bluesa, rocka, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, tailerrak, azokak, kalejirak eta DJak uztartuz.

Basque Fest jaialdiaren aurkezpena. (Bilboko Udala)

Apirilaren 12an, asteazkena, emango zaio hasiera Basque Fest 2017 jaialdiari, iluntzeko 20.00etan, Azkuna Zentroan. Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, emango dio hasiera Hondarribia Blues Festival jaialdiko ordezkariekin batera. White Towels Band talde donostiarra igoko da taula gainera.

Basque Fest jaialdian Guggenheim museoak lehen aldiz parte hartuko duela jaialdian Crazy Hospital taldearen ikuskizuna eskainiz. Crazy Hospital dantza-taldeko kideek break dancea eta trikitixa nahasi eta fusio ikusgarri bat sortzen dute.

Got Talent telebista-saioan izandakoak dira eta Estatu osoko milaka ikus-entzule aho bete hortz utzi zituzten. Horrez gain, museoak euskal dantzak eta ‘Txalaparty’ musika elektronikoa eta txalaparta fusionatzen dituen saioa hartuko ditu.

‘Txoko Gourmet’ espazioa Areatzan kokatuko da eta euskal eskualde turistikoen presentziarik handiena izango du. Guztira 12 izango dira, eta bakoitzak stand bat izango du erakargarritasun turistikoak, gastronomikoak eta enologikoak ezagutzera emateko. Bertaratzen direnek produktuak doan dastatzeko aukera izango dute, 2.160 pertsonek euskal gastronomiarik onenaz gozatzeko aukera izango dute. Hona hemen parte hartuko duten eremu turistikoak: Arabako Errioxa, Bizkaiko Euskal Kosta, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta eta Euskal Kostako geoparkea.

Artxanda ere aisialdirako eremu gisa erabiltzea sustatu nahi du jaialdiak, bertan erromeria bat antolatuz.

Beste berrikuntza nabarmenetako bat Gernika ikuskizuna izango da, basque FEST jaialdirako berariaz sortua izan dena. Emanaldi horrek Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Gorka Hermosa eta Jesús Prieto ‘Piti’ musikariak bilduko ditu, foru hiribildua bonbardatu zuteneko 80. urteurrena dela eta. Plaza Barrian ikusi ahal izango da, ostiralean, hilaren 14an, 21.00etatik aurrera.

Kontzertuekin jarraituz, Urko abeslariak ere emanaldia eskainiko du pirilaren 13an eta ‘Basque Fest City Rock’ egingo da Kafe Antzokian. Sex Museum, The Limboos, Highlights eta Grande Days taldeak arituko dira.