INFO

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbo Zaharrean bikotekidea kolpatzeagatik

Uriola.eus webguneak zabaldutako informazioaren arabera, astearte arratsaldeko 20.30ak inguruan gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak San Antongo zubiaren azpian bere bikotekidea kolpatzeagatik.


Gizonezko bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Ertzaintzak Bilbo Zaharrean bikotekidea kolpatzeagatik. Uriola.eus webguneak azaldutakoaren arabera, arratsaldeko 20.00ak aldera, gizonezko batek bere ustezko bikotekidea kolpatu zuen Bilbo Zaharreko plazan.

Lekuko batek webgunerari kontatu dioenez, erasoa gertatu zen unean, ume talde bat eta emakume bat zeuden plazan eta bertatik igaro zen Ertzaintzaren kotxe bat gelditu zuten, gertatutakoaren berri emateko.

Azaldutakoaren arabera, emakumea kolpatzeaz gain, atxilotua etengabe oihuka zebilen eta plazan zegoen emakumeak erasotua izan zen emakumea babestu zuen.

Plazan zeuden umeek eta emakumeak geratutakoaren berri eman zieten ertzainei eta ordu erdi beranduago, erasotzailea San Anton zubipean atzeman eta atxilotua izan zen.