INFO

Bost edukiontzi erre dituzte Bilbon

Goizeko sei eta erdiak aldera, Bilboko bi puntutan kokatutako bost edukiontziri su eman diete, eta haietako bi erabat kiskali dira, Ertzaintzak Europa Pressi jakinarazi dionez.


Ertzaintzaren arabera, goizeko 6.30ean eman diote su lehen edukiontziari, Gregorio de la Revilla kaleko 20. zenbakiaren parean.

Suhiltzaileak bertaratu diren arren, guztiz kiskali da edukiontzia eta beroak ondoko kafetegi baten beiratean kalteak eragin ditu.

Bost minutu beranduago, handik 200 bat metrora, Poza Lizentziatuaren kaleko 61.enean, beste lau edukiontziri eman diete su, haietako bat kiskali delarik. Suhiltzaileek amatatu dute sua.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.