INFO

Emakume bat hil da Iruñean, zebra-bide batean auto batek harrapatuta

63 urteko emakume bat hil da Iruñean, Sadar kalean zebra-bide bat igarotzen ari zela auto batek harrapatuta, Navarra Arena pabilioiaren parean.


Ezbeharra arratsaldeko 19.15 aldera gertatu da, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. 63 urteko emakumea zebra-bide bat igarotzen ari zen Sadar kalean, Navarra Arena pabilioiaren parean, eta auto batek harrapatu egin du.

SOS Navarrak medikalizatutako anbulantzia bat bidali du, baina ezin izan dute ezer egin, emakumea bertan hil baita.

Udaltzaingoak hartu du bere gain ezbeharraren ikerketa.