Arangoitiko igogailua estaliko dute euritik babesteko
EH Bilduk abenduan egindako eskaera aintzat hatu du Udal gobernuak eta Arnagoitiko igogailua estaltzeko erabakia hartu du. Igogailuak hilabeteak daramatza araozekin eta azken egunetan zerbitzurik eskaini gabe dago konpontzea itxaroten.
Arangoitiko igogailuak hainbat arazo izan ditu martxan jarri zutenetik. Azken egunetan zerbitzurik eskaini gabe egon da auzotarrei eta gai honetan Udaleko ordezkaria den Alfonso Gil azapenak eman behar izan ditu EH Bilduk eskatuta.
Gilek esandakoaren arabera, Udalak Arangoitiko igogailuaren sarrerak eta irteerak estaliko ditu euritik babesteko.
EH Bilduk beren babesa agertu dio proposamenari eta gogora ekarri duenez, joan den abenduan koalizioak proposamen berbera egin zuen Barruti Kontseiluan eta horrengatik beren poza agertu dute Udalak hartutako erabakiarengatik.
EH Bilduk zerbitzu duin bat bermatzea eskatu dio Udalari eta gogora ekarri du Arangoitiko igogailuak hasieratik arazoak izan dituela eta auzotarren konponbidea eskatzen dutela.