INFO

Iñaki Bilbao, hogei egun gose greban

Iñaki Bilbao preso lezamarrak hogeigarren eguna beteko du gaur gose greban.


Iñaki Bilbao preso lezamarrak hogeigarren eguna beteko du gaur gose greban. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu zuenez, itxialdian betetzen ari da protesta ekintza.

Iturri berberek agerraldi batean salatu zutenez, Puerto III-ko kartzelak «bizi baldintzarik gogor eta murriztaileenak ezarri dizkionean, senide batekin eta lau hurkorekin inolako komunikaziorik mantentzea debekatu dionean, gehien estutzen ari zaizkionean bere printzipioei uko egin diezaien eta menderatzeari men egin diezaion, Txikitok borrokaldi gogorrari ekin dio».

Gose grebarekin «duintasuna» erakusten duela aldarrikatu zuten eta, sostengua adierazteko, asteazkenean elkarretaratzea egin zuten Donostian.