INFO

Udako Kalera Martxak bosgarren etapari ekin dio, Getarian amaituko dena

Eguraldia ez dute lagun izan Udako Kalera Martxako kideek Gipuzkoako kostaldetik (Debatik abiatu dira, Zumaian bazkaldu eta Getariara helduko dira arratsaldean). Euriari aurre egin behar izan diote, baina bideari eutsi diote.

Eguraldiari aurre eginez ekin diote Udako Kalera Martxako bosgarren etapari (Deba-Getaria). (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Bosgarren eguneko ibilbideari hasteko, Debatik, maldan gorari ekin diote, kostaldeko mendiko bidea hartu ahal izateko.

 

Itziarko Elgorriaga auzoro heldu direnean indarrak berritzeko fruta hartzeko aukera izan dute martxistek.

 

Mendatako puntan pasatzerako orduan lokatzari aurre egin behar izan diote

 

Zumaiako San Telmo ermitara heldu direnean argazki polita atera dute, ondoren trikitixaren laguntzarekin herrian sartzeko

 

Zumaian bazkaria egin dute martxistek. Ondoren, arratsaldeko laurak aldera, Getariarantz abiatu dira.

Bosgarren eguneko azken zatiari (Zumaiatik Getariara) ekin diote.