INFO

Lan erreformaren kontrako «fronte sozial» bat Ipar Euskal Herrian

Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialek Gobernu frantsesak indarrean jarri nahi duen lan erreformari aurre egiteko kolektiboa sortu dute Ipar Euskal Herrian. Irailaren 12an Estatu frantsesean CGT sindikatuak deitu duen greba egunarekin bat egin eta Baionan mobilizazio jendetsu bat egiteko deialdia luzatu dute.


Iazko irailean François Hollanderen gobernuak ezarri nahi zuen “El Khomri legearen” kontra mobilizazioak antolatu zituen Ipar Euskal Herrian sortu zen Erretiratu Arte kolektiboak. Horrela, 1.500 pertsona bildu zituen manifestazio jendetsua abiatu zen Baionako Santa Ursula plazatik. Urte baten buruan, lan erreformaren kontrako manifestazio berri bat abiatuko da iazko leku beretik.

Aitzitik, egun Emmanuel Macron da Estatu frantseseko presidentea eta ezarri behar duen lan erreforma berriak ez du izen zehatzik, baina gainontzean, pasa den urtetik ezer gutxi aldatu dela salatu dute erreformaren kontrako ahots desberdinek.

Batzuk harago doaz. Heren Muruaga LAB sindikatuko kideak lege erreforma berria «gogorragoa eta zabalagoa» dela salatu zuen. Beraren iritziz, «iaz egin nahi zituzten murrizketak baino harago doa eta eremu zabalagoa hartzen du, ez baita lege bakar bat, oraindik arau berriak etorriko dira».

Argi gorriak eta batasun eza

Gauzak horrela, pasa den abuztuaren 31n Edouard Phillippe lehen ministroak eta Lan ministroa den Murielle Penicaudek Lan Kodearen ordenantzak aurkeztu zituztenetik argi gorriak piztu dira, eta «fronte sozial» andana sortu dira Estatu frantseseko eskualde desberdinetan.

Testuinguru honetan, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek osatzen duten Euskal Herriko Fronte Sozialak ekimenak antolatu ditu lan erreformari aurre egiteko. Mobilizazio garrantzitsuena CGT sindikatuak irailaren 12an Estatuan egingo duen greba deialdiarekin bat eginaz antolatu duten manifestazioa izango da.

CGT, Solidaires, LAB eta PCG sindikatuekin batera, EH Bai, Europa Ekologia-Berdeak, NPA alderdiak eta Ensemble mugimendua elkartu dira Euskal Herriko Fronte Soziala eratzeko; beraz, kolektiboak ordezkaritza zabala du. Lan erreformaren kontrako erantzuna ez da bateratua izango, ordea, CFDT eta FO sindikatuek ez baitute bat egingo grebarekin.

Antza, «flexibilitatearen» estrategiari esker, arerioak batzea ekidin du Macronek, baina inkesten arabera bere populartasunak %40 behera egin du. «Kontratuetarako flexibilitatea» eta «arrazoirik gabeko kaleratzeak zigortzea» dira presidenteak ezarriko duen araudiaren mugarri nagusiak, baina ez du harrera ona izan herritarren artean.

Erreformaren kontrako sindikatuak sutsu agertu dira eta «tamainako erasoak» ez dituztela onartuko esan dute. Denis Dartigoueyte CGTko kidea ere gogor mintzatu zen atzo Baionan egin zuten prentsaurrekoan. «Gobernuak nahiago ditu aberatsak eta aprobetxategien legea, funtzio publikoak baino» salatu zuen sindikalistak eta abisatu: «Hau mobilizazioen hasiera da».

 

Un sondeo refleja el amplio rechazo social

Una importante mayoría de los ciudadanos franceses rechaza la reforma del Código del Trabajo, la que puede ser la primera gran obra del mandato de Emmanuel Macron, según se desprende de un sondeo que se publicó el pasado viernes.

Esta encuesta, realizada por el instituto Harris Interactive para la radio RMC y la web Atlantico, recoge que el 58% de las ciudadanas y los ciudadanos se muestra contrario a la reforma que se llevará a cabo por la vía de los decretos, mientras que un 42% se posiciona a favor. Lógicamente, es entre quienes votaron a Macron en las elecciones presidenciales de la pasada primavera donde hay un apoyo más grande a su proyecto (82% contra 18%).

Por otro lado, una gran mayoría de los encuestados (71% frente a 29%) considera que la reforma va a «reducir el poder de los sindicatos en las empresas». Y, además, para un 54% va a «deteriorar las condiciones de trabajo de los asalariados».

Solamente el 43% piensa que los cambios legales previstos servirán para «mejorar la competitividad de las empresas»; el 36% cree que pueden «favorecer el crecimiento», y apenas el 31% opina que realmente permitirán «reducir el paro».

El sondeo fue realizado on-line el 31 de agosto sobre una muestra de 1.004 personas mayores de 18 años. GARA