INFO

#Empaperem, erreferendumerako inprimategiak norberaren etxean

Aurreko egunetako bideari jarraituz, Guardia Zibilak erreferendumerako deia zeramaten milioitik gora afitxa eta eskuorri atzeman ditu asteburuan. Erantzun herritar gisa, eta #Empaparem goiburupean, kataluniarrak euren etxeetan erreferendumerako deia duten afitxak inprimatu eta auzoz auzo eta herriz herri ari dira hauek ezartzen.

Bartzelonako Sants auzoan Espainiako Haziendaren bulegoa.

Irudikoa Bartzelonako Sants auzoan Espainiako Haziendak duen bulegoa da, gaurtik aurrera Kataluniako Generalitataren diru kontu ia denak Madrilek kudeatuko ditu. Etxean inprimatutako hainbat afitxa ditu atean, «Votem per ser lliures» (aske izateko bozkatzen dugu) irakur daiteke.

Mezu bera daramaten afitxak batean eta bestean ugaritzen ari dira, #Empaparem goiburupean sustatu duten kanpaina herritarraren baitan. Guardia Zibila gogoz ari da urriaren 1eko erreferendumerako inprimatutako afitxak eta eskuorriak atzematen, asteburuan milioitik gora jaso dituzte eta gaur bertan Sabadellen sartu dira biltegi batean. Honi aurre egiteko erreferendumera deitzen duten afitxak eta eskuorriak norberak bere etxean inprimatzeko deia egin dute eta dezenteko arrakasta izan du.

Inprimatu... eta kalean jarri, noski. Herriz herri afitxak jartzera irtetzeko deialdi publikoak egiten ari dira.

Deialdi jendetsuez gain, norberak bere etxe atarian, dendan edo kalean jartzeko deia ere egin dute.

Sarean ugari dira afitxa jarri eta euren buruari honen aurrean argazkia atera eta elkarbanatzen ari direnak. Guztiak #Empaparem etiketan topatu ahal dituzue, Twitterren adidibez.

Askoren harridura eragin du afitxak kalean jartzea hutsa nola izan daitekeen albiste, horretan daude Katalunian eta 13 egun falta dira, oraindik, urriaren 1erako.