Jose Miguel Gaztelu aske geratu da, 20 urteren ondoren
Jose Miguel Gaztelu Bergarako presoa aske geratu da gaur goizean, 20 urteko espetxealdia bete ondoren.
NAIZ
Algecirasko espetxetik atera da gaur goizean Jose Miguel Gaztelu euskal preso politikoa, Etxeratek berri eman duenez. 20 urte egin ditu preso. Kartzelaren atarian zain zituen senide eta lagunak.