INFO

Mikel Barrios eta Iñigo Gulinaren askatasuna aldarrikatu dute Berlinen

Iñigo Gulina eta Mikel Barrios iruidarren aldeko elkarteratzea egin zen atzo Berlingo Moabit kartzelaren aurrean. Bertan dira biak urriaren 27an atxilotuak izan ostean.

Mikel Barrios eta Iñigo Gulinaren askatasuna aldarrikatu dute Berlinen.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Urriraren 27an Berlinen atxilotuak izan ostean, Inigo Gulina eta Mikel Barrios bertako Moabit espetxean daude. Atzo hainbat pertsonek elkarretaratzea egin zuten, elkartasuna adierazi eta haien askatasuna aldarrikatu asmoz.

Espaniar eta frantziar estatuek eskaturiko euroagindu prozedurei egin behar diote aurre hurrengo asteetan eta hauek aurrera jarrai ez dezaten eskatu zuten bertaratutakoek. Musika, irrrintzi eta elkartsaun ohiuak bota zituzten bi ordutan zehar.

Ekitaldian bertan, Gulina eta Barriosen agur gutunak ere irakurri ziren. Berlinen beraien alde antolatu den elkartasun kanpaina eskertu eta aurrera batera borrokatzeko aldarria egin zuten. Free Mumia kanpainako ordezkari batek eta presoen aldeko babesa lantzen duen Rote Hilfe taldeen elkartasun adierazopenak ere irakurri ziren.

Ostiralean bertan, Rote Insel etxe sozialean bi euskaldunen egoera azaltzeko hitzaldi informatibo bat egin zen eta hurrengo asteetan ekimen gehiago egingo dira. Besteak beste, azaroaren 24ean beste hitzaldi informatibo bat eginen dute eta 9an elkarratartzea egingo da frantziar Enbaxadaren aurrean Parisen euskal presoen aldeko manifestazioarekin bat eginez.

Horrez gain, abenduaren 16ean, The Clash Berlingo taberna ezagunean, Mikel Barrios eta Iñigo Gulinaren aldeko elkartasun bazkari herrikoia egingo da.