INFO

Mendia, zapi ederretan

Euskal Museoan, Bilboko bihotzean bertan, astebete daramatza ateak zabalik “Mendia, lirain zapietan - Foulard delle Montagne” erakusketak. Bilbao Mendi Film Festival-en hamargarren edizioaren ekitaldien barruan antolatutako erakusketa da, fularrari buruzkoa, eta 70 aletik gora biltzen ditu.


Euskal Museoan, Bilboko bihotzean bertan, astebete daramatza ateak zabalik “Mendia, lirain zapietan - Foulard delle Montagne” erakusketak. Bilbao Mendi Film Festival-en hamargarren edizioaren ekitaldien barruan antolatutako erakusketa da, fularrari buruzkoa, eta 70 aletik gora biltzen ditu: Turingo Mendiaren Museo Nazionaleko bilduma zabaletik hiru komisario italiarrek aukeraturikoak, hain zuzen.

Fularra munduko kultura orotara zabaldurik dagoen osagarria da, egunerokorako eta praktiko izateko jaiotakoa, eta XX. mendean ikono ere bilakatutakoa.

Erakusketa honetan ikus daitezkeenak pieza bereziak dira: batetik, fularraren bilakera historikoan bidaia moduko bat egiteko balio dutelako; eta, bestetik, diseinuaren ikuspuntutik, mendiaren munduarekin nolabaiteko zerikusia dutelako. Zaharrenak XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetakoak dira, baina badira mende honetakoak ere; batzuek sona handiko egileak dituzte, beste batzuk “arruntagoak” dira.

Badira tartean oroigarri moduko zapiak ere: 1952an Oslon eta 1968an Grenoblen jokaturiko neguko joko olinpikoen oroimenezkoak, esaterako.