INFO

Sebastian Lizasok jantziko dio txapela igandean txapeldunari

Dena prest dago iganderako. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVII. edizioa bidearen amaierara iristen ari da, bidearen tontor nabarmenenera. Barakaldoko BECen 14.600 lagunentzako tokia atonduko du Bertsozale Elkarteak eta beste milaka izango dira finala telebistaz edota Internetez segituko dutenak. Zenbakiek ematen dute hitzorduaren tamaina. Hitzorduaren kolorea, berriz, bertsolarien kontu doa, bertsozaleen aupadaz noski.

Zortzi finalistak, gaur BECen. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek gaur eman dute lehen pausoa BECera, finalaren aurkezpena zela-eta. Nahiko lasai eta irribartsu, denek nabarmendu dute taldean egin beharreko lana plazari merezi duen tamainako finala marrazteko. Hortik aurrera, norberak bere buruarekin duen borrokatxoa ere aipatu du, helburu kolektiboak eta pertsonalak betetzea baita final baten exijentzia gorena. 

Txapeldunari txapela Sebastian Lizasok jantziko dio (Azpeitia, 1958). Bertso ibilbide oparoa egindakoa da Lizaso eta horretan segitzen du oraindik, plazaz plaza. 

1986ko Txapelketa Nagusian txapeldun izan zen eta 1989koan eta 1997koan, txapeldunorde. Bertsolarien semea eta bertsolarien aita, jaio ezkero inguratu du bertsoak. 

Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta ateak 9:00etan irekiko dituzte. Goizeko saioa eguerdian 14:30ak bueltan amaituko da eta arratsaldekoa 16:30etan abiatuko da berriz. Aurreikusten da sari-emate ekitaldia 20:00ak inguru izango dela.