Bigarrenez irabazi du Maialen Lujanbiok Txapelketa Nagusia
Bigarrenez irabazi du Maialen Lujanbiok –2009an izan zen estreinakoz– Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aitor Mendiluzerekin neurtu ditu indarrak buruz-burukoan, baina ordurako abantaila handia zuen lortua saio distiratsua osatu duen hernaniarrak.
14.600 bertsozalek egin dute hitzordua igande honetan Barakaldoko BECen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaz gozatzeko. Saioa, gorabeherak izan baditu ere, goitik joan da, beraz, gustura egoteko motiboak soberan dituzte bertsozaleek. Azkenean, Maialen Lujanbio hernaniarra suertatu da garaile, bere ibilbideko bigarren txapela eskuratuz.
11.00etan hasi dira kantuan bertsolariak, eta 20.00ak jotzear zirela ezagutu da txapeldunaren izena. Bitartean, bertsoak bata bestearen atzetik, publikoaren gozamenerako.
Unai Agirre herrikidearekin hasi du saioa Lujanbiok. Hasieratik ikusi da maila onean iritsi dela finalera eta lehenengo ariketa puntuagarritik aritu da goitik. Bigarren ariketa puntuagarrian –zortziko txikian–, esaterako, ofizio bikaina osatu du Igor Elortzarekin, sexu jolasak gaitzat hartuta.
Puntu erantzunetan, berriz, goia jo gabe maila ematea lortu du, eta hamarreko txikian ere behera egin du apur bat. Goizeko saioa itxi duen kartzelakoan, baina, dar-dar egiten jarri du BEC. «Atetik sartu zarenean isildu egin dira denak» zuen gaia,
Maialen Lujanbiorekin ere dardara egin du lurrak, jendea hankekin ere txaloka. "Amari hainbeste gauza lapurtu nizkion lehen eta hara/ zure pitxirik ez dakart baina hemen da zure alaba", drogekin gaizki ibili den eta Gabon gauean etxera itzuli den alabaren paperean #BTN17
— Maider Iantzi (@gara_miantzi) 17 de diciembre de 2017
Bazkal osteko lehen ariketa puntuagarria –sei puntuko motza– orain lau urteko txapeldunarekin osatu du, hots, Amets Arzallusekin, eta puntuka, berriz, Mendiluzerekin egin du, buruz-burukoan arerio izan duenarekin. Gai aproposa jarri badiete ere, ez dute BEC lehertarazterik lortu. Arratsaldeko lehenengo bakarkakoan, baina, berriro erakutsi du Maialenek buruz-burukorako hautagai nagusiena zela.
Arratsaldeko saioan makalxeago ote zegoen Maialen... Bakarkakoan berriz poroetatik sartu zaigu #BTN17 pic.twitter.com/2DRvPdKPIa
— @GARA_amujika (@GARA_amujika) 17 de diciembre de 2017
Kontuak kontu, Lujanbio bera eta Mendiluze sailkatu dira buruz-burukora.
#BTN17 Amets Arzallus, egungo txapelduna, izan da Maialen Lujanbio zoriontzen aurrena hau buruz-burukora pasa dela jakin denean. Mendiluzek, berriz, sorpresaz hartu du berriahttps://t.co/tnxVhDZD5F pic.twitter.com/5dJyS9oFzh
— naiz: (@naiz_info) 17 de diciembre de 2017
Ordurako bazen zurrumurrua Lujanbio abantaila handiarekin zela esaten zuena eta, buruz-burukoan –maila oso altuan aritu izanagatik ere- ez du goia jo Lujanbiok. Lan guztiak amaitzean, argi zegoen nork irabazi behar zuen txapelketa.
Maialenena ezin da esplikatu. Sentitu daiteke, barruan iltzatzen da. Baina ezin da esplikatu #BTN17
— @GARA_amujika (@GARA_amujika) 17 de diciembre de 2017
Halaxe suertatu da, eta pozez hartu du berria bertsozaleak. Izan da Lujanbio heroinatzat ezaugarritu duenik ere, eta publikoa yonkitzat.
Maialen Lujanbio txapeldun'17. BEC zutik #BTN17 pic.twitter.com/PW62rapQj4
— Amaia Ereñaga (@GARA_aerenaga) 17 de diciembre de 2017
Sailkapen nagusiak erakusten du aise eskuratu duela Lujanbiok bere bigarren txapela.
Hona puntuazioa: Maialen Lujanbio (1.756), Sustrai Colina (1.680,5), Sustrai Colina (1.137), Amets Arzallus (1.136), Igor Elortza (1.124), Aitor Sarriegi (1.107,5), Beñat Gaztelumendi (1.076,5), eta Unai Agirre (1.072,2). Zorionak eta milesker egunagatik, zortziei! #BTN17
— Maider Iantzi (@gara_miantzi) 17 de diciembre de 2017
Sebastian Lizaso azpeitiarrak jantzi dio txapela Lujanbiori, eta honek honela amaitu du bere agurra: «Lehengoekin ta gaurkoendandik, txapel hau gerokoentzat».
Maialen Lujanbio txapeldun eta bertsoa, euskara eta Euskal Herria irabaazle #btn17 pic.twitter.com/E1LvC1wRyR
— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 17 de diciembre de 2017