INFO

Martxoaren 30 eta 31n egingo dute Ernaik eta Aitzinak Gazte Akelarrea

‘Sorginkerian dugu independentzia!’ lelopean, 2018ko martxoaren 30 eta 31n antolatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek Gazte Akelarrearen edizio berri bat, bideo baten bitartez iragarri duten moduan. Ekimena non gauzatuko den ez dute iragarri.


Bideo honen bitartez iragarri dute 2018ko Gazte Akelarrearen data. Martxoaren 30 eta 31n izango da Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatutako ekimena. Oraindik ez dute lekua iragarri. ‘Sorginkerian dugu independentzia!’ leloa hautatu dute datorren urteko edizio honetarako.

«Sorginkeriaz sorginkeria gabiltza. Baga, biga, higa. Osagaiz osagai, gaurko ametsaz biharko herri askea dastatzen, probatzen, iraultzen, sortzen. Sugarren dantzan, bagoaz berriz ere bazterrak piztera. Bagara, badugu. Sorginkerian dugu independentzia!», sinatu dute bideoaren oinean.