INFO

Premin Sanpedro eta Txus Goikoetxea presoak aske dira, hamasei urte eta erdiren ondoren

Hamasei urte eta erdi espetxean eman eta gero, aske geratu dira Premin Sanpedro preso politiko arrasatearra eta Txus Goikoetxea nafarra. Lehena Jaengo espetxetik atera da eta bigarrena, Sevilla II kartzelatik. Biek zain zituzten senide eta lagunak.

Premin Sanpedro arrasatearra Jaengo espetxetik atera da gaur. (@EtxeratElkartea)

Premin Sanpedro preso politiko arrasatearra libre geratu da gaur goizean. Lagun eta senideak zain zituela, gaur goizean irten da Jaengo espetxetik, Etxeratek berri eman duenez. 2001eko ekainean atxilotu zuten eta 16 urte eta erdi eman ditu espetxean.

Txus Goikoetxea nafarrak ere (hau ere Arrasaten bizi zen) gaur berreskuratu du askatasuna, Sevilla II espetxetik. Sanpedrorekin batera atxilotu zuten 2001eko ekainean.