Altsasuko elkartasun auzolana, sareetan txalotua
Etzegarateko portuaren itxierak 400 bat ibilgailu harrapatuta utzi zituen larunbatean errepidean. Altsasuko herriak ordea, aterpe bihurtu eta 1.400 lagun ingururi egin zion ongi etorria elkartasun auzolan erraldoi batean.
1.400 bat pertsonek igaro zuten larunbateko gaua Altsasun errepidean ez aurrera eta ez atzera gelditu ostean. Kiroldegia, aterpea eta frontoia atondu zuten gaua igarotzeko, baina askok altsasuarren etxeetan ere aurkitu zuten aterpea.
Sare sozialetan auzolan handi honen inguruko bideo, irudi eta mezuak ikusi ditugu.
Oihartzun handia izan du Aliehs Eidem Ahren izeneko Facebook erabiltzaileak zabaldutako esker on mezuak. Bi ume txikirekin autoan bidaiatzen zuen lagun honek sei ordu eman zituen errepidean harrapatuta, Altsasuko herritarrek auto-ilaratik libratu eta euren etxeko ateak zabaldu arte. «Altsasuarrek herriko frontoia, kiroldegia, aterpea eta baita supermerkatua ere ireki zizkiguten», aletzen du esker onez.
Altsasuko herritarrek eskainitako elkartasunarekin hunkituta idatzi du mezua Aliehs Eidem Ahrenek, «España osoak jakin dezan«, gaineratzen du. Mezua 2.371 aldiz izan da elkarbanatua azken hogei ordutan.
Twitterren @PabloMM erabiltzaileak ere txalotu du Altsasuko herritarren jarrera. Bere mezuan gogora ekarri du Ana Rosa Quintanak bere telebista saioan Altsasuko herriaren kontra esandakoak. Ia 5.000 aldiz izan da elkarbanatua mezua hau ere.
Esto es Alsasua, ese pueblo donde según Ana Rosa Quintana "se respira el terror en cada esquina". Esta noche han dado cobijo a 1.400 personas que quedaron atrapadas por la nieve. pic.twitter.com/dtkcybfCjM
— PabloMM (@PabloMM) 2018(e)ko urtarrilak 7
Marian Fz Okariz Facebook erabiltzailea ere antzera aritu da Faceboken arrakasta izan duen beste mezu honetan.
Azken 15 hilabeteetan asko sufritu du Altsasuko herriak bertako taberna batean bi guardia zibil eta zenbait gaztek izandako istiluaren ostean. Carmen Lamela epailearen aginduz zazpi gazte atxilotu zituzten orduan, eta horietatik hiruk preso jarraitzen dute oraindik ere. Gazte horien gurasoek duten Twitter kontuan ere Altsasuren «benetako errealitatea» jaso nahi izan dute.
Por mucho que algunos medios criminalicen e intenten trasladar una imagen negativa de #Altsasu,la realidad habla por si sola.1400 personas atrapadas por la #nevada y todo un pueblo volcado en ayudarles.#Alsasua siempre ha sido y sera un pueblo solidario y comprometido. #Temporal pic.twitter.com/ghDKPF2dOT
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2018(e)ko urtarrilak 7
Asko izan dira sare sozialetan Altsasuko elkartasun olatua partekatu nahi izan dutenak:
Mira @anarosaq:
— Juan Miguel Garrido (@Juanmi_News) 2018(e)ko urtarrilak 7
La gente maravillosa del pueblo de Alsasua, donde "el terror se respira en cada esquina". pic.twitter.com/01u9JjgL0S
Una pregunta constante en los informativos de hoy de tanto viajero atrapado por la nieve: “Y dónde estaba la guardia civil”? Respuesta: custodiando en las cárceles a los hijos de los vecinos de Alsasua que acogieron en su pueblo, en sus casas a otros 1500 atrapados como vosotros
— koldo amezketa (@AmezketaKoldo) 2018(e)ko urtarrilak 7
De esta Alsasua no te hablarán tanto en los medios del régimen... https://t.co/xz6Q6EOiRE
— joseba permach (@jpermach) 2018(e)ko urtarrilak 7
Esta noche, vecinos y Ayto de Alsasua han abierto sus puertas a gente atrapada por la nieve. El 10% de los vecinos colaboran en el mantenimiento d un clínica puntera en Alzheimer (J. Arregui). Pero vosotros seguir creyendo las burradas q suelta la Brunete Mediática sobre Alsasua.
— Guillermo Nagore (@gnagore) 2018(e)ko urtarrilak 7
En Alsasua han dado cobijo a los atrapados por la nieve. Se ha habilitado un albergue. Si, si, en ese mismo pueblo del que @anarosaquintana dice " “El terror se respira en cada esquina de este pueblo"
— eidergorostiza (@eidergorostiza) 2018(e)ko urtarrilak 7
Mucha gente encerrada en la carretera por la nieve en Altsasu. Las familias abren las puertas de sus casas a los viajeros (además de polideportivo y albergue). Pero en Altsasu todos son malos, ya sabéis.
— ↗️Galder Gonzalez↙️ (@theklaneh) 2018(e)ko urtarrilak 6
Herriak bakarrik salba dezake herria!#Elkartasuna#Altsasu pic.twitter.com/mprsyTvmcw
— Patxiku (@BurundakoGaztia) 2018(e)ko urtarrilak 7
Benetako magia eta ontasuna #Altsasu ko jendearena! Zerbaiten augurioa dirudi...
— karmen zabaleta 🍂 (@kazabaleta) 2018(e)ko urtarrilak 7
#Altsasu -ko biztanleria endemoniatuak kanpotar ezezagunak haien etxeetan gaua pasatzera gonbidatu ditu#AltsasukoakASKE#AldeHemendik
— ibpove (@ibpove) 2018(e)ko urtarrilak 7
Hotza dago giroa #Altsasu aldean, bihotzak bero ala ere, beti ateak irekita beharra dauken edozeinendako, ateak bortizki irekiarazten dizkigutenak, gure gazteak bahitzeko, hoiei (GC) berotasunik ez!
— momotxorroak (@momotxorroak) 2018(e)ko urtarrilak 7