INFO

Bilboko Alondegiaren eraikinari eta proiektuari nazioarteko saria

Urban Land Institute-k Bilboko Alondegian ezartzen den Azkuna Zentroari bikaintasun saria eman dio «eraikin berezi eta historikoa izateagatik» eta hiriari egiten dion ekarpenagatik. Sari banaketa urtarrilaren 30ean eta 31an egingo da Berlinen eta Juan Mari Aburto, Nekane Alonso Kultura zinegotzia eta Azkuna Zentroko zuzendari Lourdes Fernandez bertara joango dira.

Azkuna Zentroa. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Nekane Alonso Kultura zinegotzia eta Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendaria «ULI Europe Conference» urtarrilaren 30 eta 31an Berlinen. Nazioarteko foro horretan, Azkuna Zentroari eman dioten bikaintasunaren «Global Awards for excellence» saria jasoko dute.

Saria «munduko bikaintasun handieneko zentroetako bat izateagatik eman diote, gizarte arloko berrikuntzari, espazioaren eta baliabideen aprobetxamenduari dagokienez eta baita bere jarduera bikaintasun handienarekin garatzen duelako ere».

Azkuna Zentroa da edizio honetan aurkeztu diren 145 proiektuetatik onespena eskuratzea lortu duen Europako zentro bakarra. Epaimahaiak eraikinaren berezitasuna eta Bizkaiko hiriburuari egiten dion ekarpena eta egiten duen lana azpimarratu ditu.

Azkuna Zentroaz gain, mundu osoko beste hamabi zentrok jaso dute sari hori: Center-The New School (New York), Kashiwa-no-ha Smart City (Kashiwa-Japonia), Chicago Riverwalk (Chicago), edo West Don Lands (Toronto- Kanada), esaterako.

Juan Mari Aburtok Global Chairman de Urban Land Instituteko Thomas W. Toomeyen eskutik jasoko du saria. Ekitaldi horretan erakundeetako, hirigintzaren eta eraikuntzaren arloko mundu osoko 25 herrialdetatik etorritako bostehun erakunde ordezkari baino gehiago bertaratuko dira. 

Foroaren barruan, Bilboko alkateak mahainguru batean parte hartuko du «Global Cities: Who is taking the risk in the next development cycle?» izenburupean. Juan Mari Aburtok Bilboko etorkizuneko erronka eta proiektu handiak azalduko ditu.

Bilboko alkatearekin batera Regula Lüscher, Berlineko Senatuko Garpen Urbanistikoko zuzendaria; Roger Madelin, “Canada Water Development en British Land Company-ko zuzendaria eta Coen van Oostrom, Real Estateko OVGko CEOko zuzendaria izango dira. 

Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak Urban Regeneration European Product Council topaketan parte hartuko du ere.