INFO

Bilboko Udalak parke bat egingo du Arangoitiko maldan

Udalak jakinarazi duenaren arabera, obrak burutzeko epea 10 hilabetekoa izango da eta urtea amaitu baino lehen obrak bukatuta egotea dago aurreikusita. Azaldu dutenez, inbertsioa 2,5 milioi eurokoa izango da.

Deustu eta Arangoitiko Udal planaren aurkezpena.

Bilboko Udalak parke bat egingo du Arangoitiko maldan. Udalak Arangoitiko malda begiratoki aparta dela kontuan hartu du eta oinezkoentzako bide batzuk egokituko ditu, batetik, Arangoitiko goiko aldea (Araneko kalearen atzeko aldea) eta beheko aldea (Ramón y Cajal kalearen atzeko aldea) lotzeko, eta, bestetik, malda erdian, Arangoiti Deustuko Kaputxinoen Aldaparekin ere lotzeko.

Udalak atseden hartzeko leku berri batez hornitu nahi du auzoa maldaz baliatuta. Goiko aldeko azpiegiturak hobetuko ditu Udalak umeentzako jolasguneko eta atseden lekuko terraza hobetuz. 

Aldi berean, metalezko eskailerak instalatuko dira, auzokoek irisgarritasun hobea izan dezaten.

Maldan oinezkoentzako bide irisgarri bat ere egokituko dute. Bide guztietan jarriko dute euria eta urak hustutzeko sarea. Zurezko barandak ere jarriko dituzte bide guztietan. Deustuko Kaputxinoen Aldapan alde bateko eta besteko bideak modu irisgarrian lotuko dituzte eta eskailerak berriro doituko dituzte ibilbide irisgarriak jarraipena duela bermatzeko.

Esna bezala, obra guzti hauek burutzeko epea 10 hilabetekoa izango da eta urtea amaitu baino lehen bukatuta egotea aurreikusi du Bilboko Udalak. Agerraldi batean azaldu dutenaren arabera, 2,5 milioi euroko kostua izango dute lan guztiek.