Kondoiak abortuaren aurkako integristengandik babesteko
Abortua hilketa dela esanez otoitz moduko protesta deitu dute Baionan SOS Tout-Petits elkartetik. 15 bat elkartek aurkako mobilizazioak antolatu dituzte, tartean Aitzina gazte antolakundeak. Kondoiak baliatuz integristengandin babesteko mezua helaratu dute.
«Abortua ’hilketatzat’ jotzen dute integristek bizitzaren alde direla adierazi ohi dute. Neska gazteok badakigu gure gorputzaz erabaki ahal izatea dela bizitzaren alde egitea». Aitzinak Twitter bidez zabaldu duen mezua da, honi loturik argazki esanguratsua. Belauniko abortuaren aurka direnak otoitz egiten, kondoiez inguraturik.
Integristengandik babestu ! Se préserver des intégristes ! pic.twitter.com/yzDndud9fS
— Aitzina! (@Aitzinagazte) 2018(e)ko otsailak 10
Les intégristes qui se disent défenseurs de la vie prient contre nos libertés. Nous voulons vivre notre sexualité librement et prendre nous-mêmes toutes les décisions concernant notre corps. pic.twitter.com/eIeDSE17IU
— Aitzina! (@Aitzinagazte) 2018(e)ko otsailak 10
Gaur arratsaldeko Baionako irudia da hori, «Gure gorputza gure erabakia» lelopean egin dute elkarretaratzea abortuaren aurka otoiz egiten ari zirenen aurka.
Abortuaren kontrako elkarretaratzean, kondoirak bota dizkiegu integristeri. Gure gorputza = gure erabakia! pic.twitter.com/dRzmyxtxjR
— Aitzina! (@Aitzinagazte) 2018(e)ko otsailak 10
Abortuaren aurkako otoiz ekimen hori deitu dutenek kontrazepzioaren aurkako mezuak ere zabaldu dituzte, hau «giza pestizida» dela esanez, besteak beste.