INFO

5,4 miloi euro bideratu ditu udal etxebizitzak hobetzeko

2017an Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak 5.449.327 euro bideratu zituen Udalaren jabegoko etxebizitzak, eraikinak eta lokalak hobetzeko obretarako. Hori aurreko urtean baino % 6,8 gehiago izan da, iaz 5.100.256 euro bideratu baitziren eginkizun honetara.

Goyo Zurrok, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidente eta PSEko zinegotzia. (Bilboko Udala)

Goyo Zurrok, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidenteak nabarmendu duenez, egindako hobekuntzen helburua «bizigarritasun baldintzak bermatzeko» da «eta ez bakarrik baldintza duinak izateko baizik eta baita konfort eta kalitate parametro onak izateko ere udal etxebizitzek eskaintzen dituzten zerbitzuetan».

Aurrekontuaren partidarik handiena udal parkeko etxebizitzen, eraikinen eta lokalen berrikuntza eta errehabilitazio kapitulura bideratu zen, 2.507.081 euro, hain zuzen ere.

Otxarkoagako Txotena kaleko 28-32 erakinaren errehabilitazioa nabarmendu du PSEko zinegotziak. Bertan Udalak % 81,85eko parte hartzea du. Lan horiek udal kutxaren 633.182 euroko inbertsioa eskatu zuten.

Etxebizitzetan 152 esku hartze egin dira, 1,5 milioi euro baino zertxobait gehiagoko inbertsioarekin, eta lokaletan 30 esku hartze, 340.000 euro baino gehiago erabilita.

Gertaeren arretak 1.939.209 euroko gastua eragin zuen, ondoko hauetara bideratuta nagusiki: elektrizitate, iturgintza, igeltserotza, margo eta leihoetako hainbat konponketetarako edo etxetresna elektrikoak ordezkatzeko.

2017an erabilitako aurrekontua aurreko urtean baino 600.000 euro baino txikiagoa izan zen, nahiz eta gertakarien kopurua gehiago izan zen; hain zuzen ere, 2017an 4.242 gertakari eta 2016an 4.036.

Bestalde, 2017an igogailuen egoera hobetzeko 653.000 euro erabili ziren, aurreko urtean, aldiz, 679.000 euro.