INFO

Poza eta haserrea, elurtutako Euskal Herrian

Elurrak gogotik zuritu du Euskal Herria, barnealdean zein kostaldean. Elurteak eragozpen asko eragin ditu errepide sare nagusian eta sare sozialak, ostera, poza eta kexuen postontzi bihurtu dira.

Twitterren bolo bolo dabilen Iruñeko irudia (@AritzIntxusta)

Zuri esnatu da Euskal Herria, barnealdean zein kostaldean elurra egin du eta paisaia ederrak utzi dizkigu. Begiak ireki orduko, leihoaren bestaldeko estanpak harri eta zur utzi gaitu eta irudia betikotu asmoz klik egin dute askok.

Bardeak, gure basamortu horia, zuri zuri esnatu da gaur. Whatsappez iritsi zaigun, eta egile ezezaguna duen, estanpa eder hau utziz.

Zumaiako Geoparkeko Flysch-a ere zuritu egin da gaurkoan.

Euskal Herriko txoko anitzetako irudiak ikusi ahal izan ditugu Twitterren. Izan ere, elurrak Hendaiatik hasi eta Getxoraino, Bilbo, Iruñea edota Baiona zuritu ditu. Kostaldean ere ikusi dugu elurra.

Elurraren edertasuna bideoan jaso dutenak ere asko dira. Ikusi elur maluten dantza!

Dena, ordea, ez dira irudi ederrak. Elurteak arazo larriak eragin ditu errepideetan. Erabat beharrezkoa ez baldin bada, gaur goizean errepidera ez irteteko deia egin du Lakuako Segurtasun sailak eta Nafarroako Gobernuak. Ateraz gero, kateak hartu eta erregai depositua beteta izatea aholkatu dute.

Autoa garajean utzita, garraio publikoaren alde egin dute askok. Haatik, bertan ere aurkitu dituzte eragozpenak:

Bilboko metroak arazo eta atzerapenekin dabil eta izugarria izaten ari dira hainbat geltokitan sortu diren pilaketak.

Iruñean, garraio publikoa ez aurrera eta ez atzera, herritarren laguntza beharrean aurkitu da…

Burlata eta Iruñea lotzen duen autobusean zihoazen hainbat bidaiari autobusetik jaitsi dira eta bultz egin behar izan dute Belosoko aldapan autobusa beste errailera eramaten laguntzeko.

Eskola askotako ateak itxi egin dituzte eta irekiak dauden askotan ez dago bertara heltzeko autobus zerbitzurik. Ipar Euskal Herriko eskoletako autobus zerbitzua adibidez erabat etenda dago, bai eta Baiona, Biarritz eta Angelu arteko  autobus zerbitzua ere.

Lurraldebusek ere bertan behera utzi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian eskaintzen dituen zerbitzuak. Donostiako geltokian hainbat zerbitzu bertan behera geratu dira eta hiriko Dbus zerbitzuak ere zailtasun handiak ditu. Antzera, dabil Bilbobus ere.

Elurrarekin nola gidatu behar den gogoratzeko abagunea hartu dute ere Twitterren. Kateak eramateko gomendioa luzatuz, eta abiadura moteldu eta martxa luzeak erabiltzea aholkatuz.

Badira ere auto eta garraio publikoan bidaiatzeko ezintasunaren aurrean, alternatiba berritzaileak aurkitu dituztenak.

Arazoak arazo, elurrari alde ona ikusi diote askok.

Hondartza ere eskiatzeko toki bikaina izan daiteke. Ikusi bestela Zurriolako hondartzan grabatutako bideoa hau! Ez dakigu norena den bideoa, baina whatsappean bolo bolo dabil.

Autobusik edo trenik ezean, zergatik ez snowboard hirian? Ikusi Biarritzeko irudi hau.

Biarritzen antzera aritu dira ere Mutrikun, ikusi bestela whatsappez iritsi zaigun bideo hau. Egilea nor den ezin izan dugu jakin.

Mutrikun eta Biarrentze snow egiten… eta Zornotzan eskiatzen..

Eta noski, zoriontsuenak eskolarik ez eta elur guda egiteko abagunea izango duten txikienak dira.

Eta ez hain gazteak….

 

Gure erredakzioan ere nabaritu da elurtearen eragina… Langile gutxi batzuk iritsi dira lantokira...

Alabaina, erredakziora iritsi ezinik ibili diren kazetariak lanean izan dira ere… Hemen frogak:

Aldarrikapenerako tartea ere ematen du elurrak:

Irrist egiteko beldurrez bazara… badakizu, ipini kateak!