Koldo Almandozen ‘Oreina’ filma, Berlingo Nazioarteko Zinemaldian
Txintxua Films ekoiztetxeak aurten estreinatuko den ‘Oreina’ filmaren lehen irudiak aurkeztu ditu Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko merkatuan.
OREINA teaser#1 from txintxua on Vimeo.
Txintxua Films ekoiztetxeak ‘Oreina’ filmaren lehen irudiak aurkeztu ditu Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko merkatuan.
‘Oreina’ filma postprodukzio fasean dago orain, eta 2018an estreinatuko da. Koldo Almandozen fikziozko lehen film luzea da; aurretik hamar film labur eta ‘Sîpo Phantasma’ dokumental esperimentala egin ditu.
‘Oreina’ film garaikidean, zinemagileak munduari begiratzeko duen era pertsonala ageri du. Sei astetan grabatu zen, 2017ko udazkenean, Gipuzkoan (Usurbil, Aginaga, Orio, Zubieta, Donostia, Oiartzun) eta Nafarroan (Elkano).
Pelikulako protagonista Khalil da, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.