Abaraska, etxebizitza kooperatibari Donostian ate bat irekiz
NAIZ+
Abaraska kolektiboak Donostian etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman nahian sortu da. Etxebizitza oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu eta etxebizitza kooperatiboaren aldeko eredu bat bultzatuko asmoz abiatu dute bidea.
Donostiako hirigunean modu duin batean bizi nahi eta ezinak eraman ditu Abaraska sortzera. Aldi berean, eredu inklusibo, jasangarri eta ez espekulatzaile bat sustatu nahi dute. izan ere, Antolamendu kooperatiboa, jabetza kolektiboa, etxebizitzaren erabilera balioa eta kideen arteko lankidetza izan nahi dituzte ardatz.