«Muga guztiak gaindituko dituen greba» deitu du Bizkaiko mugimendu feministak
Bizkaiko mugimendu feministak ostegunean lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo greba deitu ditu, greba feministaren baitan. Indarkeria molde ezberdinak egunerokotasunean txertatuta daudela azpimarratu eta «nahikoa dela esateko» osteguneko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Bizkaiko mugimendu feministak ‘Emakumeok planto’ aldarriarekin bat egitera deitu du, «menperatu eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala» salatzeko. Eta osteguneko greba ez dela ohiko greba ekarri dute gogora. «Gure aldarrikapenak lan munduaz haratago doaz, lanaren kontzeptua birplanteatu nahi dugu, eta horretarako zaintza betebeharrei eta kontsumoari lotutako lanuztearen aldeko apustua egingo dugu, egungo eredu neoliberal predatzaile, arrazista eta koloniala auzitan jartzeko», adierazi dute.
Emakumeek lan munduan pairatzen duten eogera nabarmendu dute, «modu berean» baloratzen ez direla, «feminizatutako lanbideak prekarizatu» egiten direla eta zaintza lanak ikusezin buhurtzen dituela. Emakume atzerritarren egoera ere ez dute ahaztu nahi izqan, EAEn etxeko langileen %50etik gora dira-eta atzerritarrak.
Indarkeria molde ezberdinak egunerokotasunean txertatuta daudela azpimarratu dute eta «nahikoa dela esateko» osteguneko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Emakumeek gizartearen esparru orotan hartzenduten espazioa «birplanteatzeko» beharra jarri dute mahai gainean. Horregatik deitu dute lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo greba, greba feministaren baitan. Lan eremuan 24 orduko greba edo lau orduko lanuzteak egiteko aukera planteatu dute, ikasleak greba eta planto egitera deitu dituzte. Zaintza eta ugalketa lanak ez egitea ere deitu dute eta beltzez jantzi eta besoko morea janztera, eta balkoi nahiz leihoetan amantalak eskegitzera. Bestetik, ez kontsumitzeko deia ere egin dute, «bereziki enpresa eta merkataritza gune handietan».
Herri askotan izango dira mobilziazioak egun guztian zehar.