INFO

Olio eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu du Errigorak

Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte oliba-olio birjina estra eta kontserbak-sortak eskatzeko aukera ireki du Errigorak, ‘Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren bos­garren edizioan.


Abian da Errigoraren  ‘Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren bos­garren edizioa. Gaurtik hasi eta martxoaren 20ra arte oliba-olio birjina estra eta kontserbak-sortak eskatzeko aukera izanen da, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari, esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Joan­ den urtean, inoizko eskaintza zabalena osatu zuten, eta aldi berean, ordura arte bi kanpaina zirena kanpaina bakar izatera pasatu zuten. Halaxe izanen da aurten ere, oliba-olio birijina estra eta kontserba-sortak, denak aldi berean eskatu beharko baitira. Banaketa eta ordainketa, berriz, bi txandatan eginen dute. Eskaera egiten dutenek oliba-olio birjina estra apirilean hartuko dute eta ordaindu ere orduan egin beharko dute. Kontserbak, aldiz, ekaina­ hasieran jaso eta ordaindu egin beharko dira.

Iaz egin bezala, aurten ere eskaintza zabalarekin dator kanpaina, izan ere, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira.

Eskaerak mar­txoa­ren 6tik 20ra egin beharko dira: online (errigora.eus), eskuorri bidez edo hainbat herritan.