7 minutu eta 3 puntu Athleticentzat
30.000 zale inguru batu da gaur gauean San Mamesen Athleticen garaipena ikusteko. 10 eta 17 minutuetan Raul Garciak sartutako bi golek eman diote garaipena talde zurigorriari. (Estatistikak)
NAIZ
BILBO
Minutu gutxian egin ditu lanak Athleticek gaur. 10. minutuan lehenbizi eta 17an gero, Raul Garciak egin ditu zurigorrien bi golak. Atsedenaldira bidean Leganesek zelaian berriz ere lekua hartu du eta sortu dio estualdiren bat talde bilbotarrari.
Bigarren zatian Athletic izan da nagusi eta izan ditu aukerak tartea handitzeko. Leganesek ere izan du suspertze tarte txikiren bat baina azkenean lehen zatiaren hasiera horretan ezarritako markagailua izan da 90. minutura arte iraun duena.
Hiru puntu beraz eta osteguneko Europako partida prestatzera.