Irlandan tipi tapa korrika, gaelikoaren alde
Abian da gaelikoaren aldeko Rith lasterketaren bosgarren edizioa. Belfastetik abiatu ziren atzo korrikalariak eta, zazpi egunez Irlanda zeharkatu ostean, Kerryn amaituko da larunbatean.
Maidin iontach ag cuir tús le #Rith2018 I mBéal Feirste. Maith sibh na scoileanna, clubanna CLG agus grúpaí phobail a bhí páirteach. Tuilleadh pictiúirí le teacht pic.twitter.com/ABomjJNxyW
— Rith (@Rith_Gaeilge) 2018(e)ko martxoak 11
Gaelikoa hauspotu eta plazara atera asmoz, Irlanda korrika zeharkatzen ari dira egunotan gaelikoaren aldeko Rith lasterketan. Atzo abiatu zen lasterketa Belfasten eta 500 kilometro arineketan ibili ostean, datorren larunbatean Kerryn aurkituko du helmuga.
Herri lasterketaren bosgarren edizioa da aurtengoa. 2010ean egin zuten lehen aldiz eta ordutik, euskaldunok Korrikarekin egin bezala, bi urtero antolatzen dute herrialdea zeharkatzen duen ibilbidea.
Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du eta gure Korrikarekin antzekotasun handiak ditu lasterketak, izan ere Korrikaren ‘ahizpa irlandarra’ da. Ibilbideko kilometroak aurrez banatu eta erosi egiten dira. Lasterketa iritsi ahala ostera, korrikalariek eskuz esku elkarri pasatzen diote lekukoa eta behin helmugara iritsita, lekukoak barruan gordetzen duen mezu sekretua irakurtzen da jaia eta aldarrikapena nagusi den festa egunean.
Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, egoera gutxituan eta bazterrean dago gaelikoa Irlandan. Eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Azken hamarkadetan ostera, hizkuntza zelta plazara atera eta bere erabilera sustatzeko bideak bilatzen dabil. Gaelikoari adorea eman eta haren aldeko atxikimendua sustatu nahian ekimen ugari egin dituzte azken urteotan, tartean Rith herri lasteketa.
Rith ez da Korrikaren ahizpa bakarra. Gogoratu behar dugu Bretainian AR REDADEG lasterketa egiten dutela.
Atzo abiatukoa lasterketak bideo eta irudi politak utzi ditu sare sozialetan:
Go hIontach @CroiEanna @SnaGaeilge @CnaG #AgRith pic.twitter.com/mIzhkYTcgx
— Carál Ní Chuilín (@CaralNiChuilin) 2018(e)ko martxoak 11
Ríth 2018
— Rosie Kinnear (@rosiekinnear) 2018(e)ko martxoak 11
Pobal Éanna
💛🖤💛 pic.twitter.com/WlNlbOzwyh
#Rith2018 ar Bhóthar na bhFál i mBéal Feirste. @CnaG @SnaGaeilge @newbelfast #RithArSonNaGaeilge https://t.co/1GVlVATxSD pic.twitter.com/C22Q626T7G
— Fergus O' Hare (@Fergus_O_Hare) 2018(e)ko martxoak 11
#Rith2018 ag tosnú i gceann cúpla lá. Déan teagmháil linn ag aodhan@rith.ie nó anseo ar facebook má tá póstaeir uait don cheantar áitiúil 🏃♂️🏃♀️ pic.twitter.com/neLj85eZUj
— Rith (@Rith_Gaeilge) 2018(e)ko martxoak 8