INFO

Kontzertu didaktikoak eskainiko dituzte ume eta gazteentzat Campos antzokian

Bilboko Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren bitartez eta Bilboko Udal Musika Eskolarekin elkarlanean, kontzertu didaktikoak antolatu ditu ume eta gazteentzat ostegun honetan Campos antzokian.


Instrumentu modernoen saileko irakasleek 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako bi kontzertu programatu dituzte ostegun honetarako Campos antzokian. Sarrera librea izango da.

Emanaldi hauek 9.30etan eta 11.00etan egingo dira Campos Eliseos Antzokian eta parte hartzaileek, bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa eta teklatuaren bitartez, «errepertorio zabala» landuko dute.

Beste batzuren artean, The Beatles, Deep Purple , Bob Marley, Pink Floyd, The Police, Radio Futura, Itoiz eta Eskorbuto taldeen obrak interpretatuko dira. «Rock and rollaren historio bat» lelopean, ‘Sweet Home Chicago’, ‘Johnny B. Goode’, ‘Back in the USSR’, ‘Have You Ever Seen the Rain’, ‘Strange Kind of Woman’, ‘One Love’, ‘Historia triste’, ‘Can't Stand Losing You’, ‘Escuela de calor’, ‘Elurretan’, ‘Gabak zerueri begire’, ‘Hard to Handle’ eta ‘Another Break in the Wall’ obrak entzun ahal izango dira.

Musika-jardunaldi didaktiko hauetaz gain, Bilbao Musikako Talde Handiek ere beste kontzertu bat eskainiko dute, 19.00etan, Campos Elíseos Antzokian.

Musika Eskolako sail desberdinetako 100 ikasle baino gehiagok ordu eta erdi inguruko ikuskizun aparta eskainiko dute, garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz.