INFO

Josu Arkauz presoa Arrasatera eraman dute, baina ezin izan dio aitari azken agurra eman

Josu Arkauz euskal preso politikoa Arrasatera eraman zuten atzo arratsaldean, bere aitaren heriotza zela-eta. Tramite guztiak eginda izan arren, ordea, ezin izan zion aitari azken agurra eman. Ordubete inguru egon zen bere etxean, ama eta gainerako senideekin.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Josu Arkauz Arana arrasatearraren aita Eugenio joan zen igandean hil zen, baina tramite guztiak eginak zituzten arren, ezin izan dio azken agurra eman, bere anaia Ramonek ‘Mondraberri’ atarian salatu duenez. Atzo arratsaldera arte ez zuten Arrasatera eraman euskal presoa, Murtziako espetxetik, eta hiletan ere ezin izan zuen egon.

Ordubete inguru egon zen Arkauz bere etxean, ama eta gainerako senideekin. Kanpoan jende ugari elkartu zen, elkartasuna eta babesa adierazteko.