INFO

Ugaitz Errazkin euskal presoa Algeciraseko espetxera urrundu dute, etxetik 1095 kilometrotara

Ugaitz Errazkin euskal preso politiko hernaniarra Madrilgo Soto del Realetik Algecirasko espetxera  lekualdatu dute. Joan den apirilaren 18an espaineratu zuten, frantziar Estatuan sei urteko kondena bete ostean.


Ugaitz Errazkin preso hernaniarra Algecirasko espetxera urrundu dute, etxetik 1095 kilometrotara. Estatu frantsesean ezarritako kondena osoa bete ostean, apirilean espaineratu egin zituzten. Errazkin Châteauroux-ko espetxean zegoen.

Soto del Realen espetxeratu zituzten eta gaur Algecirasera urrundu dute euskal preso politikoa.