Gotzon Telleria babesteko mobilizazioa Indautxun
Kalera Kalerak deituta elkarretaratzea egin zuten Indautxun, Auzitegi Nazional espainolean epaitua izan zen Gotzon Telleria bizilaguna babesteko. 2017an estraditatu zuten Mexikotik eta 61 urteko kartzela zigor eskaera egin du fiskalak.
NAIZ
Kalera Kalerak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo Indautxun, Auzitegi Nazional espainolean epaitua izan zen Gotzon Telleria bizilaguna babesteko. 2017an estraditatu zuten Mexikotik eta 1981ean Zarautzen Poliziarekin izandako istilu batengatik epaitu zuten. Inspektore bat hil zen gertakarien ondorioz. Telleriak akusazioak ukatu zituen; fiskalak 49 urtetik 61era igo zuen zigor eskaera. FOKU