Ikurrinak eta presoen eta Altsasukoen aldeko aldarriak Tourraren eguneko argazkian
Aukera handirik ez zuten, egia esan, Tourraren antolatzaileek eguneko argazkia aukeratzen hasita nekez topatuko zuten ikurrinik gabeko irudirik. Egunero «Pic of the day» izenburuarekin hedatu ohi du antolakuntzak eguneko argazkia, gaurkoan presoen gerturatzea eta Altsasuko gazteen askatasun eskariak ageri dira.
PIC OF THE DAY
— Le Tour de France (@LeTour) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
Powered by @century21fr#TDF2018 - © A.S.O / GRUBER pic.twitter.com/dexdCZpOrH
Etapa ostean eguneko laburpen gisa edo eguneko argazkia argitaratu ohi du Tourreko antolakuntzak bere Twitter kontuan eta goian ikusgai duzuena da gaur aukeratu dutena.
Tom Dumouliin ageri da, gaurko erlojuaren aurkako irabazlea eta atzean gaur ibilbideko hamaika puntutan ikusi ahal izan den irudia. Hiruzpalau ikurrina ikusi daitezke, baita presoen etxeratzearen aldeko hiru banderola eta Nafarroako bandera tolestu bat ere. Atzeko pankartan «Altsasukoak aske» aldarria, erraz irakurri ezin daitekeen arren.
Txioaren testuan, begiak bihotzez ageri den irudia, pozik geratu baitira gaurkoarekin Tourreko antolatzaileak. Horren adibide, Euskal Herriari eskerrak emanez hedatu duten txioa; ingelesez, frantsesz... eta euskaraz:
The crowd today.
— Le Tour de France (@LeTour) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
Le public aujourd’hui.
Milesker Euskadi ! #TDF2018 pic.twitter.com/qGaoQng59J
Esker mezu dezente
Sarean beste askok ere goraipatu du euskal zaleen erakustaldia. Txirrindulariek:
Es increíble la AFICION VASCA en el @LeTour. Respetando y animando a todos los ciclistas
— luis leon sanchez (@LLEONSANCHEZ) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
Today in the life, Stage 20 @letourdefrance 2018. Tired boy... but nothing like a lumpy Time Trail and choosing your own pace for once. Amazing basque fans out there, what a cool experience! On to Paris!!! pic.twitter.com/NKcP135rHV
— Rory Sutherland (@rorysutherland1) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
Kanpoko zaleek:
I need to plan a trip to the Tour of the Basque Country. I want to watch cycling with their passionate and respectful fans. Really nice to see the support Froome and G are getting from the roadside. #TDF2018
— Scott Brown (@Scottie_Brown) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
...eta lanera etorritakoek:
The Basque Fans have taken care of me #tdf #tourdefrance #basque pic.twitter.com/kWy2T7Tl9s
— Chris Wallis (@wallisphotos_uk) 2018(e)ko uztailaren 28(a)
Pasa da Tourra, Euskal Herrian izan denaren zalantza izpirik gabe.