INFO

Izurdeak, Bidasoa ibaiaren ahoan brinkoka


Hondarribia eta Hendaia artean, Bidasoa ibaiaren azken metroetan, izurdeak bistaratzeko aukera izan da azken orduetan. Hiruzpalau izurdez osatutako taldea sartu da ibaian barrena, Hondarribia eta Hendaiako herritarren ikusmina piztuz. Zetazeoen txiribueltak gertutik ikusteko izan zuten ere herritarrek.

Xabier Lapitz kazetariak partekatu du bere Twitter perfilean izurdeen bideoa.