Hermanos Caballer-ek irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketa
Hermanos Caballer Castelloko pirotekniak jaso du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketako Urrezko Maskorra, epaimahai ofizialak hala erabakita. First Class Pyro Events alemaniarrarentzat izan da Zilarrezko Maskorra, eta Pirotecnia Parente italiarrarentzat Bontzezkoa.
Larunbat eguerdi honetan egin da, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketaren sari banaketa. Bost sari banatu dira guztira, hiru kategoria ezberdinetan banatuta.
Epaimahai ofizialak hala erabakita, Castelloko Hermanos Caballer pirotekniak irabazi du Urresko Maskorra. First Class Pyro Events alemaniarrarentzat izan da Zilarrezko Maskorra, eta Pirotecnia Parente italiarrarentzat Bontzezkoa.
Sail ofizialetik kanpo, Pirotecnia Parentek jaso du Euskaltel Gatzeriaren saria, eta First Class Pyro Events alemaniarrak Super Amara Hasiera Ikusgarrienari saria.