INFO

Gasco eta ‘Pipper’ gailendu dira Sansevisionen aurreneko edizioan

‘Goia’ sarietan Covite izan da sariduna, «gizarteari begiak irekitzeko egin duen lan handiarengatik». «Guardia Zibila Pais Vascora» ekartzeko aldarrikapena egin du elkarteko bozeramaileak. Ernesto Gasco berak aurkeztu ditu sariak eta donostiar «on» guztiek bere maitasun hitzak jaso dituzte.

Aristokraziak piratak kanporatu ditu Donostiatik. (Iñigo URIZ/FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


20. hamarkadako herritar eta aristokratek Flamenkatik piratak botatzea lortu eta Donostia hiria –«San Sebastian, bella ciudad»– «garbitu» dute. «Hor, alboan, dago infernua. Sodoma eta gomorra hori, feministez, homosexualez eta abortistek betetako txokoa salbatu dugu. Egunero borrokan aritu gara, San Sebastianengatik», adierazi du Munilla jaunak Sansevision ekitaldiaren aurkezpenean.

Ernesto Gasco oraindik Eurovisionek biharamunarekin zegoen: «A zer nolako parranda!» eta «selfie, selfie» oihukatzen aritu da hain gustuko duen musika jaialdiaren hasieran. Bere Donosti «maiteak» antolatu du Sansevision eta herritarrei hainbatetan helarazitako maitasunari esker, garaikurra eskuratu du ‘Pintxo, pintxo’ abestiarekin, ‘Pipper’ txakurra eta festetako zapiak beraien lekua izan dutelarik.

«Zezenak bai, piratak ez» lemarekin ospatu dute piraten kanporatzea «benetako» donostiarrek. Zezenketen itzulera goraipatu eta Odon Elorza gogoan, Padilla toreroa festaren perejila izan da –Cadizekoa izatez, baina euskaraz abilezia osoarekin aritu da–. Eta behingoagatik, ez du zezenak harrapatu. Bejondeizula!

Irrikitaldiak badaki nola girotu Donostia, turista eta herritarren begiradak erakarriz. Hurrengo eguna, astelehena, hobe lukete guztiek jai izango balute.