INFO

#Orainpresoak aldarria ozen sarean eta kalean, larunbateko manifestaldiaren atariko

Larunbatean herritarrek Donostia hartuko dute «urrunduak diren eta giza eskubideak urratuak zaizkien euskal presoen egoerari irtenbidea» galdegiteko. Hitzordu honen atariko, irudimena lagun hamaika ekimen izan dira kalean zein sarean.

sare

Larunbatean Donostiako kaleek Orain Presoak dinamikaren manifestazioa hartuko dute. Miramar Jauregian bakeaz eta elkarbizitzaz aritzeko ekitaldia antolatu dute 16.00tan. Bertan, bide orri bat galdegin dute berriz presoen urruntzea amaitzeko. Ondoren, ostera, herritarrek hartuko dute hitza manifestaldian.

Joan den ekainaren 2an gizarte zibileko hainbat ordezkari ezagunek Sare plataformak bultzatutako Orain Presoak dinamika babestu eta manifestaldirako deia egin zutenetik, hamaika izan dira herriz herri egin diren ekimenak.

Irudimena lagun, presoen aldeko aulki jokoak, herri kirolak, familia argazkiak edota bizikleta martxak egin dituzte larunbateko manifestaldia deituz. Ekimen horien guztien isla aurkitu dugu sarean.

Oiartzunen, adibidez, auzoz auzo berotzen ari dira giroa larunbateko manifestaldirako. Txioan Ugaldetxo eta Gurutze auzoetan elkarbizitza, bakea eta konponbidearen alde egindako elkarretaratzeak ikusi daitezke.

Umeek espetxean bizi duten errealitatea ere ikusarazi dute Oiartzunen azken asteotan egindako ekimenekin.

Arrasaten, ostera, herritar ugarik bat egin du bideo honetan manifestazioaren deialdiarekin.

Zarautzen, berriz, herri kirolak izan ziren protagonista.

Iurretan Euskal preso politikoen aldeko aulki joko bat prestatu zuten.

Debako Euskal jaietan ere izan zen larunbateko manifestaziorako deia.

Errenteria-Oreretan, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta herriko presoak dituzte bereziki gogoan egunotan.

Eibarren ostera, familia argazkia atera zuten manifestaldirako deia egiten.

Antzera egin dute santutxuarrek, Bilboko alde zaharreko bizilagunek eta galdakaoztarrek ere.

Donostia prest, manifestazioari harrera egiteko.

Gainera, eremu desberdinetako 50 lagun batu dira deialdia indartzeko.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan Donostiara joateko autobusak antolatzen ari dira.

…baita Madriletik ere.

Sare sozialetan, ostera, bolo bolo ibili dira Amets Arzallusen ahotan entzun daitezkeen Joseba Sarrionandiaren hitzak. Ateak zabaltzen dituztenei eskerrak ematen dizkie bideo honek.