INFO

ATAk manifestazioa deitu du azaroaren 24rako

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, ATA izenez ere ezagutzen denak, manifestazioa deitu du datorren arazoaren 24rako Bilbon.

Manifestazioaren deitzaileak, Bilboko Arriaga plazan. (NAIZ.EUS)

Azken urteotan bezalaxe, ATAk «manifestazio nazionala» deitu du. Aurten azaroaren 24an izango da, berriro ere Bilbon, oraingoan ‘Gudariak direlako, amnistia osoa’ lelopean.

Larunbat goiz honetan egin dute deialdia Bilboko Arriaga plazan egindako agerraldian. 25 bat lagun bildu dira bertan, manifestazioaren kartelak eskuan zituztela.