Zalaparta sarean, Realaren himno aldaketarekin
Realaren ereserkiaren aldaketak txaloak eta kritikak jaso ditu sarean. Batzuentzat, «ez da beharrezkoa» himno inklusiboagoa egitea.
Realaren himnoa «koralagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa» izatea helburu, «Aurrera mutilak!» esan ordez, «Aurrera Reala!» abestea proposatzen du Realak atzo aurkeztutako ereserkia berriak.
Anoetan entzuten den himnoa «inklusiboagoa» izatea nahi zuen talde txuri urdinak. Izan ere, argi du emakumeen taldeek ere defendatzen dutela Realaren ikurra, eta harmailetan gero eta emakume gehiago daudela partidak ikusten. Haiek guztiak ere ordezkatzea da himno berriaren helburua.
Sare sozialen bidez aurkeztu zuen ereserkia berria atzo eguerdian eta sare horiek erabiliz eman dute iritzia zenbait zalek. Keinua txalotu dutenen artean Maddi Torre eta Sandra Ramajo Realeko jokalariak edota Arritxu Iribar kazetariak ageri dira.
aupa Reala! egokitu beharra dago, dudarik ez, beharrezkoa zen. Aurrera Reala!
— Arritxu Iribar (@IribarArritxu) 2018(e)ko urriaren 30(a)
ERREALA denak gara!!⚪️https://t.co/KF4gMkKQp8@RealSociedad
— Sandra Ramajo (@sann_9) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Aurrera Reala!
— Maddi Torre (@MaddiTorre) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Aurrera Gipuzkoa!
Aurrera txuri-urdinak!
⚪️ @RealSociedad #ereserkia #himno https://t.co/cpJIY9GLG7
Tamalez, dezente dira letra aldaketa kritikatu dutenak. Askorentzat pausu hori emateko «beharrik ez zegoen».
Himnoa ez da aldatzen! Ez det uste lehen bezela esateagatik berdintasunaren aurka egiten degunik!! Etzazue txapuza hau egin mesedez!! #HimnoaEzDaAldatzen
— Xabier (@xabier_reala) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Bideoa oso polita, baina himnoren aldaketa, pentsatzekoa..... Neretzat ez zen beharrezkoa
— Ander Rezola Gonzalez (@rezolita97) 2018(e)ko urriaren 30(a)
#HimnoaEzDaAldatzen#ElHimnoNoSeCambia
— JB (@juliofbetono) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Me pregunto si ahora el deportivo alavés pasará a denominarse deportiva alavesa o deportivo y deportiva alavés y alavesa o algo del estilo.
— nautilo (@Osgil) 2018(e)ko urriaren 31(a)
SEGUIRÉ CANTANDO AURRERA MUTILAK!!! A mí no me cambian el himno!
— Iñigo (@aubisque1709) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Letraren aldaketak baino, ereserkiak izandako moldaketa musikala da kritika gehien jaso dituena. A cappela kantatzeko bertsio bat propsatzen zuen helburu Errealak, baina «lasaiegia eta aspergarria» iruditu zaie askori.
Ereserkia oso polita, baina erritmo eta indar gehiagoko bat jartzea hain zaila al zen? Azkenean ereserkiak taldeari indarra eman behar dio.... Eta honek logurea ematen du gehiago indarra baino.
— ScotTxuriurdin (@STxuriurdin) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Joder parece una canción de jarabe de palo, todo el rato repitiendo lo mismo!
— Iri (@Seafarer86) 2018(e)ko urriaren 30(a)
Gracias, me la pondré ahora para ir a la cama. A zer nolako seaska kanta!
— Iñaki (@idorron) 2018(e)ko urriaren 30(a)