INFO

#FeministonHerriak, territorioa, gorputza eta burujabetza ezbaian

Territorioa, gorputza eta burujabetza ikuspegi anitzetatik begiratzeko helburuz #FeministonHerriak elkarrizketa sorta jarri dute abian, lurralde ezberdinetako testigantzak biltzeko asmoz.

 

feministon herria

Lehen lekukotza Abya Yalatik dator. Elkarrizketatua Guatemalako Maya- Kaqchikel komunitateko Aura Cumes da. Gizarte Antropologian doktorea, Genero eta Feminismo ikasketetan diplomatua eta Gizarte Zientzietan irakaslea da. Arrazismoaren eta sexismoaren aurkako borrokan zentratu izan da gehienbat; Guatemalaren eta Latino Amerikaren historian bat egin duten kolonialismo eta patriarkatua dominazio sistemek eragindako arazo gisa ulertzen ditu.