‘Aurrera Altsasu’, Bilboko La Salve zubiaren oihu isila
Bi urte betetzen dira gaur Altsasuko gazteen aurkako lehen sarekadatik eta urtemuga beltz hau salatzeko protestak deitu ditu Ernaik Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Guardia Zibilak Bilbon duen kuartela eta Guggenheimen museoaren artean dagoen La Salve zubiak Altsasuko auzipetuen askatasuna aldarrikatzen du. Ernai gazte erakundeak eman du pintaketaren berri eta «Altsasu Aurrera» leloa irakurri daiteke La Salveko zubiari ateratako argazkietan.
Hain justu gaur bi urte bete dira Altsasuko auziagatik aurreneko sarekada egin zela. 2016ko Altsasuko ferietako liskarraren ondoren izandako prozesu judiziala medio, zazpi auzipetu preso daude.
Urtemuga beltz honen harira, gazteen, gizarte eragileen, hedabideen, juristen eta Europako ikuspegietatik aztertuko da Altsasuko auzia, Iruñean, azaroaren 16an eta 17an #Altsasukoakaske jardunaldietan.
Euskal Herriko txoko ezberdinetara eramango du salaketa Ernaik, izan ere mobilizazio andana prestatu ditu gaur eta biharko.
Guardia Zibilaren kuartela eta Guggenheimen artean dagoen La Salve zubitik ALTSASUKOAK ASKE!
— Ernai Bilbo (@ErnaiBilbo) 2018(e)ko azaroaren 14(a)
Batu gaur eta biharko mobilizazioetara!#AltsasukoakAske pic.twitter.com/LKDNiLfnnS
Muntaia polizial, mediatiko, juridiko eta politikotik bi urtera, Bilboko La Salveko zubitik Altsasuko herriarekin elkartasunez.
— Ernai (@ernaigazte) 2018(e)ko azaroaren 14(a)
gezurrari egia, AURRERA ALTSASU!#AltsasukoakASKE#UtziAltsasuBakean pic.twitter.com/L94IhIYXTk
13:00ean MOBILIZAZIOA Leioan
— Ernai Barakaldo (@ErnaiBarakaldo) 2018(e)ko azaroaren 14(a)
ESPAINIAR FAXISMOAREKIN HAUTSI,#AltsasukoakASKE! pic.twitter.com/1dKd2QvVoj